
1. margolana
Naturan diren lau elementuetatik hiru ikus ditzakegu: sua, airea eta lurra (esfera moduan).

5. margolana
Errealitatetik haratago dagoenaren bilaketa-lanean kristau fedeak egindako ekarpena: Gurutzea.

6. margolana
Martirien garaia: parrillak, gorputz zatikatuak,
esku lotuak, geziak, iltzeak, ingudeak… Erdigunean, lekukoak daraman gurutzea.

7. margolana
Gizateriak errealitatetik haratagokoa kontuan izan gabe elkar ulertzeko bidean egindako saiakerarik handiena: Materialismoa eta Leninismoa. Ez dezakegu ezer espero: Ikusten dena

8. margolana
8. eta 9. margolanak trantsizioko margolanak dira. 8. margolan honek, Nestor Basterretxea margolariak dioenez, espetxeratutako askatasuna
irudikatzen du.

10. margolana
Hau Kristo berpiztua dugu. Gurutzea apurtu eta etorkizuna irekitzen digu, heriotzatik haratago.
Garaile bat da. Lantzaren gainean jaiki eta gurutzetik askatzen da. Berarekin daramatza iltzeak. Eta orain arantzazko koroa argi-koroa bihurtu da.

11. margolana
11. eta 12. margolanek Kristo berpiztuarengandik mundu berria jaio dela diote: kreazio berria.

12. margolana
11. eta 12. margolanek Kristo berpiztuarengandik mundu berria jaio dela diote: kreazio berria. Jarraian datozen panelak frantziskotar gaietan
oinarrituta daude: anai-arreba sorkariak dira.

13. margolana
Mundu berriaren irudikapena, argiz eta kolorez betetako mundua: koloreak leunagoak dira eta bakea eta harmonia adierazten dute.

15. margolana
Frantzisko, Jesusen Bazkoatik Jaiotako gizon berria. Sufrimenduarekin adiskidetu da: zauriak mundu honetan bizi izandakoaren oroitzapena dira.

16. margolana
Heriotzarekin adiskidetuta. Hilkutxan etzanda dago, baina bere eskuetatik bizia dario: loreak. Goian, txori multzo bat festarako deia egiten. Ezkerretara, gurutzea. Honek ematen dio zentzua guztiari.